Lan taldeak
Burasoen arteko bizitza lan taldeen bidez antolatua da.
Zuen parte hartzea lan taldeetan beharrezkoa da. Zuen gustu eta gaitasunen arabera, lantalde batean izena emaitea proposatzen dautzuegu.
Zuen hautuak egiteko, huna lan taldeen aurkezpen bat :
Bulegoa
Lehendakari, idazkari, diruzain, langileen kudeatzaile eta beste kideetaz osatua da. Langileetaz eta ikastolaren kudeaketaz arduratzen da, elkarteari buruzko erabakiak hartzen ditu, Seaskarekin lotura egiten du, arazo arruntak aztertzen ditu, ikastola barneko informazioa segurtatzen du, Biltzar Nagusiak prestatzen ditu, B.N.k definitutako orientazioak segituz ikastolaren animazio eta funtzionamendu ona segurtatzen du. Andereñoen ordezkari bat bada., aurten Lorea izanen da.
Hilabetean behin biltzen da.
Heziketa
Lan talde horrek, heziketa arloko ekitaldiak antolatzen ditu, adituak gomitatuz ekimen desberdinak antolatzen ditu.
Besta
Ekitaldiak osoki antolatzea du xede, burasoen parte hartzearekin ikastolan diren haurren jatorrizko herri guzietan. Animazio horiek sarreren, janari eta edarien saltzeen bidez ikastolako beharren diruztatzea dute helburu.
Oharra : famili guziek lan egiten dute Herri Urrats-en, Nafarroaren egunean (apirileko azken igandea), beste ekitaldietan itzultzen da.
Lan txandak bidaliak izanen zauzkizue meilez.
Egoitza
Seaskaren barne den elkartea da. Ikastolek okupatzen dituzten egoitzetaz arduratzen da (eraikuntza, partaide bilaketa herri elkargoetan…) ikastolaka arduradun bat bada (aditu bat izan behar da eta ikastolako bulegoko kidea)
Euskaraz bizi
Ikasgela orduetatik kanpo, euskararen erabilera sustatzeko egiten diren ekintza guziak dira; haurrei eta burasoei zuzenduak.
(kantu taldea, ateraldiak, ekitaldiak, kantu gaualdiak… ).
Integrazio batzordea
Ikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko haurren burasoen elkartea da. Ikastola bakoitzak ekitaldiak antolatzen ditu integrazio batzordea diruztatzeko, diruztatze kanpainaren antolakuntza parte hartzen du.
Ikastolen kontseilua
Ikastola bakoitzak, Seaskari buruzko deliberoak transmititzen dituen lekua da.
Herri Urrats
Seaskaren barne den elkartea da. Ikastolaka ordezkari batek Herri Urrats egunaren prestakuntzarako bilkuretan parte hartzen du Kanbon. Bestalde, talde hau jantzi eta egutegi salmentaz arduratzen da. Kideak Herri Urrats egunean parte hartzen dute, arduradun gisa.
.
Obrak
Ikastolako egoitzaren barneko (tinduak, elektrika…) eta kanpoko konponketa edo arrañaketak (belar mozte, kanpoko jokoak…) ditu bere gain.
Informatika
Ikastolako ordenagailuen konponketetaz, erakasleen informatika mailako arazoetaz arduratzen da.
Bizi Jolas
Helburua « Bizi Jolas » proiektuko haurren gune jokoak asmatzea, egitea eta entretenitzea da. Obretan aritzeko gogoa duten burasoak baina ere ideiak dituzten burasoak ere sartzen ahal dira.
.
.
Salmenta
Komisioaren helburua salmenten antolatzea izanen da, ikastolako diru sartze gisa, eta ikastolaren helburuekin bat egiten duten produktuak salduz.
Arnoen salmenta komisio horrek bere gain hartuko du, eta beste salmenta batzu pentsatzen ahalko dira (jantzi, joko, beste…).
Webgunea
Ikastolaren webgunea eta mail sarea kudeatzen du taldeak.
Garapena
Xede orokorrak: Seaskaren sarea garatzea. Lan haundiena da Ortzaizeko Ikastolako ate idekitzeen antolatzea.