Eguberriak hurbiltzen ari dira, eta aurten ere aukera eder bat proposatzen dizuegu: arno eta sagar jusa onak erosi eta aldi berean gure ikastola lagundu! 🎄🥂
Kalitatezko ardo hautaketa bat prestatu dugu, besta garaiko mahaiak edertzeko, opari egiteko edo lagun eta familiarekin une goxoak partekatzeko. 🍇🍷
❤️ Eginiko erosketa bakoitzak ikastolaren proiektu eta jarduerak sustatzen laguntzen ditu. Zuen sostengua ezinbestekoa da gure haurren heziketa eta etorkizunerako.
📅 Manuak azaroaren 29a aitzin egin behar dira.
📦 Banaketa abenduaren 14tik goiti eginen da, besta garaia ongi prestatzeko tenorean.
💚 Milesker zuen parte-hartzeagatik eta eskuzabaltasunagatik!
Ikastolako taldea 🌿