Aurkezpena

Ortzaizeko Ikastolak haurrak haur hezkuntzatik 5. urterat errezebitzen ditu murgiltze sistemaren barne. Haurrek, erakasleek, laguntzaileek eta burasoek, elgarrekin lan egiten dute ikastola eta euskara biziarazteko, haurraren emantzipazioa, ongizatea eta loratzea errazteko, kolektiboki haurren ikasketa prozesuan parte hartuz.

Aurten, 66 familiek euskara hautatu dute haien haurren hezkuntzarentzat eta 96 haur errezebitzen ditu Ortzaizeko Ikastolak.

Murgiltzea

Ikastolako hizkuntza euskara da. Esparru guzietan euskara da mintzatzen den hizkuntza, izan gelan, kanpoko tenoreetan, ateraldietan… Euskara edozoin gaietan eta edozoin ingurumenetan naturalki erabiltzen dela erakusten zaie haurrei.

Esparru guzietan euskara da mintzatzen den hizkuntza.