Bizijolas

Kanpoko eremuari beste erabilpen bat eman nahi izan dakogu Ortzaizeko Ikastolan, haurrek beraiek euren behar eta nahien arabera antolatua. Aritz Bereziartua hezitzailearen laguntzarekin, gure ikastolako erradiografia modukoa egin zuten ikasle zein irakasleek: zeuden eremuak nork eta nola baliatzen zituen aztertu zuten, euskarak zoin toki hartzen zuen, generoaren arabera toki bat ala beste gehiago baliatzen zen… Hala, beharrezkoa ikusi zuten kanpoko eremua eraldatu behar zela. Horretarako, ideiak bota zituzten, zoin eremu nahi zituzten eztabaidatu zuten, maketak egin… Zazpi txoko diseinatu zituzten: artea eta musikarena, horizontaltasunarena, bertikaltasunarena, iluntasunarena, joko tradizionalena, lasaitasunarena eta orekarena. Behin hori zehaztuta, burasoak txokotan banatu eta lanari ekin zioten. 

Proiektu honi esker, kanpoko eremua berdintasunezko eremu bilakatu da, haur bakotxak bere abileziak bere moduan garatzeko parada eskaintzen duena, konpetitibitaterik gabekoa, elkar laguntzan oinarritua eta euskarari lehentasuna ematen zaiona.