Lan taldeak
Bulegoa
Lehendakari, idazkari eta diruzain batez osatua, ikastola eta langileen funtzionamenduaren kudeaketaz arduratzen da.
Eguneroko gaiak, Biltzar Nagusien antolakuntza, Seaskarekin lotura… hainbat ardura ditu segurtatzeko.
Heziketa
Haurren hezkuntzari buruzko gogoetak sakontzen ditu taldeak.
Hitzaldi edo konferentziak antolatzen ditu urtean zehar, kanpoko gomita batzuen laguntzarekin.
Besta
Ekitaldi desberdinak antolatzen ditu taldeak.
Animazio horiek sarreren, janari eta edarien saltzeen bidez ikastolako beharren diruztatzea dute helburu.
Egoitza
Seaskaren barne den elkartea da. Ikastolek okupatzen dituzten eraikuntzei lotuak diren txostenez arduratzen da (eraikuntza, partaide bilaketa herri elkargoetan…)
Euskaraz bizi
Ikasgela orduetatik kanpo, euskararen erabilera sustatzeko egiten diren ekintza guziak dira; haurrei eta burasoei zuzenduak.
Integrazio batzordea
Ahalmen urriko haurrak eskolatu ahal izaiteko laguntzaile espezializatuak behar dira.
Lan postu hauen eginkortasun ekonomikoa segurtatu ahal izaiteko aterabideak eta diru sarrerak ditu arduratzat.
Ikastolen kontseilua
Ikastola bakoitzak, Seaskari buruzko deliberoak transmititzen dituen lekua da.
Herri Urrats
Seaskaren barne den elkartea da. Ikastolaka ordezkari batek Herri Urrats egunaren prestakuntzarako bilkuretan parte hartzen du Kanbon. Bestalde, talde hau jantzi eta egutegi salmentaz arduratzen da.
.
Obrak
Ikastolako egoitzaren barneko (tinduak, elektrika…) eta kanpoko konponketa edo arrañaketak (belar mozte, kanpoko jokoak…) ditu bere gain.
Webgunea
Ikastolaren webgunearen eraikuntza eta bere edukiaren eguneratzeaz arduratzen da taldea, bai eta hunen inguruan diren komunikazio lan tresnetaz ere.
Garapena
Xede orokorrak : Seaskaren sarea garatzea. Ortzaizeko ikastolaren ate idekitzeak antolatzen ditu.